About This Project
Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren 4. edizioaren komisariotza
Berreraiki, berpiztu, berrasmatu Azken bi urteetan (2022-2023) gure lanaren zati garrantzitsu bat Mugak/-en hurrengo edizioaren komisaritzari eskaini diogu. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatu du. Herritarrekiko topagune bat izan da, arkitekturaren garrantzia balioesteko, jendea bizi den ingurunearen kalitatea egituratzen duen elementu gisa.
Berreraiki, berpiztu, berrasmatu
Gure proposamen kuratoriala Martin Heidegger filosofo eta pentsalariak 1951n suntsitutako Europari buruzko nazioarteko topaketa batean emandako hitzaldian aipatzen zituen “Eraiki, bizi, pentsatu” kontzeptuak aztertzetik abiatzen da. Gaur egun, berreraikuntzari buruzko hausnarketak eta Heideggerrek aipatzen zuen eraikitzearen, bizitzearen eta pentsatzearen arteko harremanari erantzuteko beharrak esanahia berreskuratu dute, eta beharrezkoa da egungo urgentziazko eta larrialdiko testuingurutik berrikustea. Bere saiakeran aipatzen zuen eraikitzeari dagokion antzinako aleman altuaren hitzak, hau da, ‘buan’ hitzak, ‘iraun, bizi’ esan nahi duela; eta ‘bizi’ hitzak aldi berean ‘babestu’ eta ‘zaindu’ esan nahi duela. Heideggerrek ondorioztatzen du bizitzearen funtsezko ezaugarria zaintzea dela.
Gaurkotasunera itzuliz, Marina Garcés filosofoak dio gure garaia ‘dena amaitzen da’ kontzeptuaren garaia dela: “Amaitu egiten da aurrerapena, etorkizuna promesaren, garapenaren eta hazkundearen garai gisa. Baliabideak amaitzen dira, ura, aire garbia, ekosistemak eta dibertsitatea”. Egoera horren aurrean, zientzietako eta pentsamenduko pertsona garrantzitsuek diote bizirik iraun nahi badugu, beste modu batera pentsatu behar dugula.
Gaur egun, berreraikuntzari buruzko hausnarketak eta Heideggerrek aipatzen zuen eraikitzearen, bizitzearen eta pentsatzearen arteko harremanari erantzuteko beharrak esanahia berreskuratu dute, eta beharrezkoa da egungo urgentziazko eta larrialdiko testuingurutik berrikustea. Izan ere, premiazko testuinguru horretan sortzen da sormen ausarta eta disruptiboa, planeta honetan bizirauten laguntzeko gai dena. Iraunkortasunaren, inklusibotasunaren eta ingurumenaren zaintzaren ikuspegitik bizi garen espazioen diseinua ulertzeko moduak planteatzen dituzten erakunde, enpresa, kolektibo, arkitektura-estudio eta talentu berrien beharra. Arkitektura eta diziplina-aniztasuna ulertzeko modu berriak edo eguneratuak. Praktika poliedrikoa, lankidetzakoa eta erantzukizun partekatukoa dela uste dutenena. Bertako biztanleekin batera diseinatzen den arkitektura da, bertako berezitasunak eta lekuaren nortasuna kontuan hartuta. Eraikuntzak lurraldeari eta pertsonei eragiten diela ulertzen duena. Diseinuan ausarta izanik, materialen kontsumoa murrizteko eta eskura dauden baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko gai den arkitektura. Aurretik dagoenaren gainean eraikitzen den arkitektura, babestu, zaindu eta harremanak uztartzen dituena. Pentsamendua aktibatzeko balio duen arkitektura. Hasim Sharkis arkitekto eta komisarioaren hitzetan, arazoei entzun eta erantzuteko beharra aipatzen duen arkitektura, munduaren arazoei bizkarra ematen dien abangoardia batetik irizpideak inposatu beharrean. Arkitektura malgua eta zalantzazko garaietako beharretara egokitzeko modukoa, errealitatea ustekabean alda daitekeela frogatu baita. Azken batean, aldaketa bizi duen arkitektura.
Bienala kultur azpiegitura irekia eta parte-hartzaile gisa
Bienala kultur azpiegitura irekia eta parte-hartzaile gisa Krisi- eta aukera-testuinguru honetan, espazio bat ireki dugu arkitekturak garai-aldaketa honetan duen zeregina, jasotako egoeran duen erantzukizuna, eraldaketa-gaitasunak, jardun-eremuak, espazio-, ekonomia-, politika- eta gizarte-dimentsioak birpentsatzeko. Herritarrei eta hiri-bizitzan parte hartzen duten eragile guztiei irekitako kultura-azpiegitura gisa planteatu den Bienala izan da, 100 jarduera ezberdin baino gehiago izan dituena, maila globalean gertatzen ari diren eztabaidekin lotuko gaituzten elkarrizketak eta hausnarketak sortzeko. Mugako topagune bat, unean uneko larrialdien eta etorkizun posibleetarantz proiektatuko gaituzten proposamenen premiaren artean igarotzeko aukera emango diguna.
Argi. EHU-ren Pabilioia
Follow the Leaders. Isaac Cordal-en instalozioa
Habitatuz. Behark Arkitektura-ren Pabiloia