KALEA EGINEZ! HIRITAR LABORATEGIA

haciendo la calle 1

HIRI BERRIKUNTZARAKO LABORATEGIA
KALEA EGINEZ Bilbo Zaharreko agente sozio-kulturalentzat Prestatzeko eta parte hartzeko gune bat izan zen. Aukera paregabea elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure ingurunea modu jasangarrian hobetzen lagunduko duten estrategia bateratuen diseinuan lan egiteko.

Laborategi hau otsailaren 14a eta azaroaren 5a bitartean URBANBAT-en 5. jaialdia-ren barnean izan dugu. Festibalean hiriari buruzko beste begirada batzuk erakutsi eta komunean jarri nahi izan genituen. Hiria modu kolaboratzailean transformatzeko iritzi trukaketarako espazio bat ireki.

Aldi berean, HUMAN CITIES-ekin kolaboratzen du: hiriko espazioak pertsonekin batera diseinatzea helburua duen europar proiektua. Horretarako, arkitekto eta urbanisten lana beste diziplina batzuekin, hala nola, artea, diseinua, kultura, gizarte zientziak, etab.-ekin nahasten ditu.


TESTUINGURUA
Laborategia aurrera eramateko unea ezin hobea zen. Alde batetik, 2016.urtean zehar, Bilboko udalak 2016-2019-rako ekintza agenda diseinatzen zegoen, eta horretarako, partaidetza espazio bat zabaldu zuen.

Beste alde batetik, Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan antzemandako beharrizanak sakonago lantzeko gonbidapena izan genuen.

HELBURUAK
Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako beharrizan batzuk sakonago aztertu, praktika sozio-kulturalekin gure auzoetako hirigintza-hobekuntzan nola lagundu dezakegun oinarritzat hartuz.

Lankidetzarako, prestakuntzarako, esperimentazioko eta hiriaren produkzioan esku hartzera eta praktika kulturalekin ingurunea hobetzera bideratutako lan praktikoko tresnak garatzeko gune bat zabaltzea. Auzotarrei prozesu horien berri ematea eta horietan parte har dezaten bultzatzea.

Agenteen harremanak estuagoak izan daitezen lortzea eta lan komunitarioa modu estrategikoan indartzea.

Egingo den Plan Komunitarioan laguntzea, espazio publikoa hobetzera bideratutako esku-hartze zehatzen ereduekin.

PROGRAMA ETA METODOLOGIA
Laborategia hiru modulutan garatu zen, hainbat lan-formaturen bitartez: aurkezpenak, beste lurralde batzuetako esperientziak, tokiko proiektuen bateratze-lana, eta auzorako hobekuntzak proposatzen dituzten ekintza zehatzen esperimentazioa eta eredu-ezarpena.

I.MODULUA: Trantsizioko lurraldeen ereduak, Kultura eraldatzailea eta Hirigintza herritarra
Lehenengo modulu hau laborategiko parte hartzaileak elkar ezagutzeko erabili genuen: auzoan aurrera eramaten ditugun proiektuak, nahiak, espektatibak, beharrizanak… denon artean lan egiten hasteko.

Beste alde batetik, URBANBAT 5.jaialdiaren gaia izan denari buruz: trantsizio lurraldeak, kultura eraldatzailea eta hirigintza herritarrari buruz, lehenengo hurbilketa bat egiteko eta laborategiaren eta bere helburuen aurkezpena egiteko zenbait hitzaldi izan genituen.

Era honetan, trantsizioko lurraldeen inguruan hitz egiteko Red Estatal de Transición-etik Ana Huertas-en ikastaroa izan genuen.

Kultura eraldatzaileri buruz hitz egiteko ColaboraBora-ko  Txelu Balboa-ren hitzaldia izan genuen.

Hirigintza herritarraren ereduak jartzen URBANOHUMANO-ren sortzailea den Domenico di Siena-ren aurkezpena izan genuen.

II.MODULUA:  Tokiko proiektuak, permakultura eta lankidetza-diseinua
Modulu honetan Sustraiak Habitat Design-etik etorritako David Gonzalez izan genuen permakultura prozesu sozialen diseinurako ikastaroa ematen eta permakulturaren oinarriak diren ekosistema naturalaren ezaugarrien patroietan oinarritutako diseinua azaltzen.

Hitzaldia eta gero, permakulturaren printzipio horiek gure lanean zein neurritan aplikatzen ditugun eta gure auzoetako hirigintza hobekuntzak proposatzerako orduan izango genituzkeen aukerak eta oztopoak antzemateko gogoeta eta analisirako espazio bat zabaldu genuen.

III.MODULUA: Espazio publikoan parte hartzeko proposamenak
Aurreko saioetako ikasketa eta konklusioetatik abiatuta Bilboko Goialdeko Auzoen espazio publikoan etorkizunean esku hartzeak gidatuko dituzten gomendioen gida bat egiteko eta hauek ekintza plan instituzionalera eramateko helburu hartu genuen.

Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako hirigintza beharrizanetatik abiatu ginen. Bai auzoko talde soziokulturalei bai auzotar guztiei irekitako prozesu parte-hartzailean jasotako eskarietatik hain zuzen ere.

Izaera urbanistikoko eskaera horiek 4 ardatz tematiko handitan sailkatu genituen:

1-Espazio publikoa eta Generoa
2- Espazio publikoa eta Aniztasuna
3- Espazio publikoa eta Esku-Hartze Urbanistikoa
4- Espazio publikoa eta Partaidetza

EMAITZAK
Laborategi honek bi emaitza izan zituen:

1-Etorkizunean espazio publikoko esku hartzeak gidatuko dituzten proposamenen gida:
Gure auzoen eraldaketan iraunkortasun eta berain ezaugarrietara egokitutako irizpideekin aberasten jarraitzeko bere aldaketara irekitako dokumentua. Proposamen zerrenda hau ere administrazio lokalari bidali izan da 2016-2019 agendaren barnean aurreikusitako ekintzak izan daitezen.

2-Behar izan zehatzei erantzuna emateko espazio publikoan parte hartzeko proposamenak:
Laborategiaren helburuetako beste bat da proposamenetatik akziora pasatzea izan zen. Horretarako, espazio publikoa(n) aktibatzeko lau prototipo garatu genituen. 2017an zehar administrazio lokalarekin batera (Bilbao Ekintza eta Beaz) lau proposamen hauetako bat produzituko dugu gutxienez Human Cities-en esparruan, hirien diseinuan pertsonak inplikatzea bilatzen duen eta laborategi honi lotutako europar proiektua.

haciendo la calle 2

1. Proposamena: BIZIKIDETASUNERAKO MAHAIA
Helburua Bilboko San Frantzizko auzoko Mariaren Bihotza Plazan bizikidetasunaren gaineko mahai herritarra sortzea da. Plaza honen bizikidetasun arazoak gatazkan identifikatutako agente desberdinen presentziarekin lantzeko mahaia. Honen helburua diagnostiko egiatia egitea eta epe luzerako esku-hartzeen proposamen zehatzak egitea da. Mahaiaren garapena plazan bertan egitea proposatzen da, arazoak ikusgai bihurtzeko moduan, eztabaida eztabaida-espazioetara joatera ohituta ez dauden pertsonei ireki dakien eta plaza bizikidetasun jardueretara zabal dadin.

2. Proposamena: EMAKUMEEN ETXE MUGIKORRA
Bilboko Goialdeko Auzoetatik mugituko den etxe itxurako eta gurpilak dituen egitura modular txikia eraikitzeko proposamena da. Etxeak San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabalatik eramango den gailu mugikor bezala funtzionatuko du “Emakumeen Etxea” proiektua azalduz, proiektura gehi daitezkeen iritziak eta ekarpenak jasoz eta proiektuaren difusioan lagun dezaketen komunikabideetako atentzioa erakarriz.

3. Proposamena: PANEL INFORMATZAILE ETA INTERAKTIBOAK
Bilboko Goialdeko Auzoetako leku adierazgarrietan banatutako 10 panelen diseinua eta instalazioa, lekuaren ondare material eta materiagabearen gaineko informazio erabilgarriarekin. Kartel beretan kokatutako arbelei esker, bisitarien berezko ekarpenak ere jaso ahal izango dira lekuko ezagueraren bidez auzo-kontzientzia sortzeko helburuarekin.

4. Proposamena: PARTYcipa
Parte hartzerako bulego mugikor baten garapena. Bulegoa auzoaren edozein kokapenetarako olana destolesgarri eta eramangarriko azalera handi baten gainean marraztuta egongo da. Bere helburua bai auzoko talde aktiboek bai edozein auzotarrek proposatzen duten auzorako interes gaien gaineko prozesu parte hartzaileak aktibatzea da.

 

info+:
Argazki bilduma
Laborategiaren Storify-a

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.