HIRIA ETA UMEAK

About This Project

Umea artista gisa eskuen artean argitara atera berria den obra dardartiarekin, helduen estetikaren munduan bat-batean sartu den pertsonaia berri bat da. Horixe idatzi zuen Josefina Rodríguezek El arte del niño lan aipagarrian.

Umeek edertasunaren inguruan duten bilakaera psikologikoaren bereizgarri diren elementuekin eta, beraz, pertzepziorako gaitasunarekin batera, beharrezkoa da umeen sortzeko gaitasunari erreparatzea. Adierazteko xede zehatz bat duten inpresioek, irudiek eta emozioek psikologoei pentsarazi diete umeen artea ezagutza iturri baliotsua izan dai- tekeela gizakion psikologia hobeto ezagutzeko.

Heziketarako proposamena da hau eta arkitektura eta hirigintza praktika kultural eta artistiko gisa hartzen dituen ikuspegian dago oinarritua. Ikus- pegi honen arabera, arkitekturako elementuak eta diseinuak ez dira es- pazioaren adierazpen hutsak; horrez gain, adierazpiderako espazioak dira eta alde horretatik, inplikazio pedagogiko garrantzitsuak dituen sin- bolismoa dute eta hori helarazten dute.

Jarduera honetan, umeek tailerrak izango dituzte astebetez eta arkitektura zer den jakiteko oinarrizko ideiak erakutsiko dizkiegu; baita arkitekturak haien bizitza eta harremanak nola zehazten duen eta ingurua (berr)ezagutzen ere.

Zaramari hiri ekologia

Ideien ekoizlea da eta garapen iraunkorreko ereduekin lan egiten du sormenetik eta herritarren inplikaziotik abiatuta. Eguneroko lanean hainbat lan egiten dituzte: kulturaren arloko aholkularitza, kudeaketa eta ekoizpena, hezkuntza ez-formala, komunikazioa eta arkitektura lurraldea elkarlanean eta sormenez (berr)asmatzeko tresna gisa. www.zaramari.com

Lekua

Bilbo

Data

2012

Bezeroa

Autoproducción

Kategoriak

Hiria, Pedagogia, Kultura

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe, Pe
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.