Estudioa

Gara

Gizarte-ekimeneko kooperatiba bat gara, hiri-berroneratzeko eta lurraldea hobetzeko prozesu berritzaileak koordinatzen dituena, tokiko komunitate eta administrazioekin lankidetzan.

Egiten dugu

Gure lanaren bidez, berrikuntza soziala eta herritarren sormena sustatzen ditugu, ingurunea zaintzen eta hobetzen lagunduko duen partaidetzaren kultura bat bultzatzeko asmoz.

Arkitektura0%
Kultura0%
Hiria0%
Misioa

Urbanbat-en hiri-hobekuntzako prozesu berritzaileak diseinatzen eta koordinatzen ditugu, herritarren sormena eta gizarte-berrikuntza espazio publikoaren hobekuntzara eta zaintzara transferituz.

Lanerako eta lankidetzarako inguruneak sortzen ditugu hiria eraldatzen parte hartzen duten eragileen artean (herri-administrazioak, herritarrak, eragile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, ikertzaileak, hiri-kudeaketako profesionalak…), eta partaidetzaren kultura sustatzen dugu, hiri-garapen jasangarria lortzen laguntzeko.

Ikuspegia

Hiri-hobekuntzako partaidetza-prozesuetan erreferentziazko eragile gisa onartua izan nahi du Urbanbatek, bai bezeroen aldetik, bai herritarren aldetik. Beste lurralde batzuetan erreferentzia bihurtu nahi dugu, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritu, hiri-ingurunea zaintzen eta hobetzen modu positiboan lagunduko duten proiektu berritzaileak garatzeko.


Konpromisoa
Ingurumen-jasangarritasuna
Erantzukizun soziala
Irabazi-asmorik gabeko izaera
Gizarte-berrikuntza
Hirirako eskubidearen defentsa
Herritarren parte-hartzea sustatzea

Nola lan egiten dugu

Behaketa eta entzute aktiboa

Gure lanak behaketan eta entzute aktiboan oinarritutako diagnostiko batetik abiatzen dira. Azterketa eta esku-hartze lekuan bizi diren guztien ikuspegia barneratzen dugun prozesua. Horrela, inguruaren ezaugarrietara egokitutako lan-ibilbidea diseinatzen dugu. Zentzu horretan, generoaren, haurtzaroaren eta zahartze aktiboaren ikuspegia duten diagnostikoak eta hiri-diseinuak egiten ditugu…

Parte hartzearen eta lankidetzaren pedagogia

Aldi berean, alderdi guztiek lankidetza-lanaren funtsezko jarraibideak ikasteko espazioak errazten ditugu, esku-hartze prozesuetan parte hartzen duten ikuspegi eta interes desberdinak ezagutu eta onartzeko.

Pentsamendu bisuala

Gailu bisualak ere erabiltzen ditugu, kasuan kasu lantzen ari garen hiri-ezaugarriak hobeto ulertzeko beharrezkoa den informazio guztia eskaintzeko.

Sormen kolektiboa eta berrikuntza irekia

Sorkuntza kolektiborako lan giroak sortzen ditugu, hiriaren eraldaketan parte hartzen duten eragileen artean topaketa espazioak aktibatuz (herritarrak, administrazio publikoak, eragile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, unibertsitateak…) eta hiri garapen iraunkorrerako laguntzen duen parte-hartze kultura sustatzen dugu.

Diseinu soziala

Gizarte ekimeneko kooperatiba gara, hobekuntza sozialak bilatzen dituzten printzipio etiko eta estrategikoen pean. Estandarizatuak ez diren diseinu tresnak eta metodologiak erabiltzen ditugu, testuinguru bakoitzera egokituak, malguak, eta sortzen ari diren berrikuntzei arreta jarriz.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.